“Neurozientziaren adar bat da, garunaren eta jokabidearen arteko harremanak aztertzen dituena, bai subjektu osasuntsuetan, bai garuneko kalteren bat jasan dutenetan. Prozesu mental konplexuen oinarri neuralak ditu aztergai.”
Arlo kognitiboak ebaluatzen ditu:
- Arreta.
- Funtzio exekutiboak (malgutasun kognitiboa, arazoak konpontzeko gaitasuna, planifikatzeko gaitasuna, etab.)
- Pertzepzioa.
Arlo hauek lantzen ditugu:
- Ikaskuntzaren nahasmenduak.
- Irakurtzeko zailtasunak (dislexia).
- Idatzizko adierazpenerako zailtasunak (disgrafia).
- Zailtasun matematikoak (diskalkulia).
- Neurogarapenaren nahasmenduak.
- Autismoaren espektroko nahasmendua (TEA).
- Arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmendua
- Adimen-desgaitasuna (IZ)
- Komunikazioaren eta hizkuntzaren nahasmenduak.
- Mugimenduaren nahasmendua.
- Garapenaren atzerapen globala.
- Gaixotasun neurodegeneratiboak
- Afasiak.
- Dementziak.
- Alboko esklerosi amiotrofikoa. Esklerosi anizkoitza.